XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dinamika eta elektrizitatea ez ziren materiaren jatorrizko indarrak bilatzearen onarpenak eragindako arlo zientifiko bakarrak.

XVIII. mendeko kidetasun kimikoei eta ordezkapen-serie berriei buruzko literatura ugaria ere, newtondar ikuspegi supramekanikotik ondorioztu zen.

Zenbait espezie kimikoren arteko erakarpen diferentzial horietan sinesten zuten kimikariek, lehen ezin onar zitezkeen esperimentuak prestatu zituzten eta erreakzio-mota berriak bilatu zituzten.

Prozesu honetan zehar garatu ziren datu eta kontzeptu kimikorik gabe Lavoisieren ondorengo lana, eta Daltonena bereziki, ulertezinak izango ziren (8) Elektrizitateari buruz, ikus idem, VIII-IX. kap. Kimikari buruz, ikus Metzger, op. cit., 1. zatia.

Arazo, kontzeptu eta azalpen onargarriak xedatzen dituzten arau-aldaketek zientzia eralda dezakete.

Ondorengo atalean, mundua eralda dezakeen norabide bat ere iradokiko dut.

Edozein zientziaren historian, bere bilakaerako ia edozein garaitan ondoz ondoko paradigmen arteko desberdintasun ez-substantibo horien beste adibide batzuk aurki daiteke.

Oraingoz, askoz laburrago diren bi ilustraziorekin konforma gaitezen.

Iraultza kimikoa baino lehen, kimikak zuen zereginetako bat substantzia kimikoen kualitateak eta kualitate horiek erreakzio kimikoetan jasaten zituzten aldaketak argitzea zen.

Oinarrizko printzipio batzuen laguntzarekin (horietako bat flogistoarena zen) kimikari batek substantzia batzuk azidoak, besteak basikoak, erregarriak eta abar zergatik diren adierazi behar zuen.

Arlo honetan zenbait arrakasta lortu zen.

Esan dugu flogistoak metalen elkarren arteko antzekotasuna nola adierazten zuen, eta antzeko argudioa gara genezakeen azidoentzat.

Hala ere, Lavoisieren erreformak azkenean kimikako printzipioak zokoratu egin zituen eta horrela kimikari adierazpen-ahalmena zerbait eta ahalmen potentzialaren zati handia kendu zizkion.

Galera hau orekatzeko, arauen aldaketa beharrezkoa zen.